Lan istripua

Langile bat hil da Ondarroan, laugarren solairu batetik erorita

Ondarroako Artabide kalean obratan zegoen eraikin batean jazo da ezbeharra.

Lan istripuen kontrako elkarretaratze bat. Artxiboko irudia. /
Lan istripuen kontrako elkarretaratze bat. Artxiboko irudia. / Juan Carlos Ruiz/Foku

Irune Lasa -

2018ko irailak 14

SOS Deiek jakinarazi dutenez, behargin bat hil da gaur goizean Ondarroan. Langilea Artabide kaleko etxe batean ari zen lanean, obrara beharrezko materialak igotzen. Laugarren solairu parean zegoela, argitu ez diren arrazoiengatik, kalera jausi da. 10:50ak aldera izan da ezbeharra.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakinarazi duenez, hildakoa 46 urteko gizonezkoa da.

Istripua gertatu ondoren, Ertzaintza eta zerbitzu medikuak bertaratu dira. Behargina suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu.

Elkarretaratzea

ELA, LAB, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek lan istripua salatzeko elkarretaratzera deitu dute, datorren astearterako, Ondarroako Alamedan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna