Politika

Barkos izango da Geroa Baiko lehendakarigaia, eta Gomez Iruñeko alkategaia

Primarioen prozedura ireki zuen koalizioak, baina epea amaituta hautagai bana besterik ez da aurkeztu. 

Uxue Barkos eta Itziar Gomez. ZABALTZEN.NET
2018ko irailaren 17a
16:20
Entzun

Larunbatean amaitzen zen presidentegai edo alkategai izateko hautagaiak aurkezteko epea. Bana aukeztu da, eta beraz, automatikoki hautagai izendatuko dituzte. Uxue Barkos izango da lehendakarigaia eta Itziar Gomez Iruñeko alkategaia.

Bi hautagaitzetarako baldintza berberak jarri zituen koalizioak: euskaraz eta gazteleraz jakitea, eta gutxieneko babesa izatea. EAJ, Atarrabia Taldea, Zabaltzen edo Atxikitakoen taldearen babesa; bi herriguneren babesa; edo 15 geroabaikideren babesa behar zuen lehendakaritzara aurkeztu nahi zuenak. Iruñeko alkate izan nahi zuenarentat, berriz, EAJ, Zabaltzen edo Atxikitakoen taldearen babesa, edo hiriguneko eskubide osoko 10 kideren babesa.

Izendapen ofizialak egiteko tramiteak falta dira orain; bihar zerrenda batzordeak emango die onespena, eta gero jarraimendu batzordeak berretsiko du. Duela lau urteko hautagai berberak izango ditu Geroa Baik, beraz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.