Ezbeharra

Gizonezko bat hil da Durangon, bere autoa gainera etorrita

Goizaldean gertatu da ezbeharra, autoarekin garajera sartzera zihoala.

jarraia156869.jpg
2018ko irailaren 20a
10:06
Entzun

Ezbehar larria gertatu da Durangon (Bizkaia). Segurtasun Sailak azaldu duenez, bere ibilgailua garajerako sarrerako arranpan utzi du, baina esku galga jarri gabe. Ondorioz, autoa gainera etorri zaio eta gizonezkoa hormaren eta ibilgailuaren artean harrapatuta geratu da.

Goizaldeko 1:30etan gertatu da istripua. Tokian bertan hil da 69 urteko gizonezkoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.