Indarkeria matxista

Gizonezko bat atxilotu dute Ibarran, bikotekide ohiari erasotzea egotzita

Iluntzeko 19:00etarako elkarretaratzeak antolatu dituzte Ibarrako Udalak (Gipuzkoa) eta talde feministek.

Elkarretaratze bat Gasteizen. JAIZKI FONTANEDA, FOKU
2018ko irailaren 20a
12:42
Entzun

Asteazken goizean egin zuen atxiloketa Ertzaintzak. Haren arabera, 36 urteko gizonezkoak labanarekin egin zion eraso bikotekide ohiari. Emakumeak berak deitu zuen larrialdi zerbitzuetara, ohartarazteko gizonak urruntze agindua urratu eta eraso egin ziola.

Segurtasun Sailaren arabera, emakumearen oihuak entzunda etxe berean bizi diren bi pertsona gerturatu ziren laguntzera, eta emakumeak ihes egin ahal izan zuen. Ertzaintzak atxilotu egin du erasotzailea. Zauri arinak ditu emakumeak sabelean eta eskuan.

Erasoa salatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte gaur iluntzean Ibarrako herriko plazan. Udalak, Samalda Talde Feministak eta Kaxkubi Ibarrako Emakume Taldeak deitu dituzte protestok, Erasorik ez erantzunik gabe lelopean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.