Lan istripua

31 urteko gizon bat hil da Gamarten, lan istripuan

Ezbeharra atzo gertatu zen, egurgina Gamarteko baso batean (Nafarroa Beherea) egurra mozten ari zela. Adar bat gainera erori zitzaion.

Gamarte herria (Nafarroa Beherea). GAIZKA IROZ
2018ko irailaren 20a
16:43
Entzun

Osasun zerbitzuek eta suhiltzaileek 14:30ak aldera jaso zuten abisua eta, istripua gertatu zen tokira heldutakoan, haritz baten adarraren azpian harrapatuta aurkitu zuten 31 urteko gizonezkoa.

Behargina zaurituta eran zuten helikopteroz Baionako ospitalera, eta gauean zendu da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.