Donostiako 66. Zinemaldia

'El amor menos pensado' komedia dramatikoak abiatu du Sail Ofiziala

Juan Verak zuzendutako komedia dramatikoak harrera oso ona izan du gaur goizeko emanaldian

Juan Vera argentinarraren 'El amor menos pensado' lanaren irudi bat. /
Juan Vera argentinarraren 'El amor menos pensado' lanaren irudi bat. / BERRIA

Mikel Lizarralde -

2018ko irailak 21

Ohiko irudia ikusi da aurten ere Donostiako Zinemaldiaren lehenengo egunean: ilara luzeak Kursaaleko auditoriumera sartzeko, eta aretoa gainezka inaugurazioko filma ikusteko.

Juan Vera zuzendari argentinarraren El amor menos pensado filmari egokitu zaio aurten Sail Ofizialari hasiera ematea. Ricardo Darin eta Mercedes Moran protagonista dituen komedia dramatikoa da, eta izan duen harrera onaren seinale, emanaldian zehar entzun diren barreez gain, amaieran txalokada handia jaso du.

25 urte ezkonduta eman ondoren, Anak eta Marcosek maitasunari, desioari eta fideltasunari buruzko gogoeta sakona egingo dute; Luciano semea Madrilera ikastera joaten denean hain zuzen ere. Banandu egingo dira, eta bakoitza bere bizitza egiten ahaleginduko da, une gozoak eta gaziak bizitzen hastearekin batera.

Juan Verak zuzendu duen estreinako filma da El amor menos pensado, baina aurretik ibilbide luzea du ekoizle gisa. Besteak beste, El hijo de la novia eta Carancho-ren ekoizlea da.

Gaur gauean Kursaalean egingo duten inaugurazio galan berriro emango dute filma.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna