Txina

Gotzainak izendatzeko akordioa lotu dute Txinak eta Vatikanoak

Behin-behinekoa da hitzarmena, eta haren arabera bien artean aukeratuko dituzte gotzainak, nahiz eta azken hitza Eliza katolikoak izan.

Vatikanoa

Berria -

2018ko irailak 22

Aspaldiko gatazka amaitzea du helburu Txinko Gobernuaren eta Vatikanoaren arteko akordioak. Izan ere, komunismoak agintea hartu zuenetik soilik Elkarte Patriotiko Komunistako kide diren buruzagi katolikoak onartzen ditu Estatuak. Aldiz, Vatikanoak izendatuak izan eta erakundeko kide ez direnek jazarpena salatu izan dute maiz.

Orain, Vatikanoak eta Txinak adostu berri duten behin-behineko akordioa indarrean sartzen denean, bi estatuek hartuko dute parte izendapenean, nahiz eta gotzainek Eliza katolikoko buruaren azken onespena beharrezkoa izango duten kargua hartzeko. "Azken urteetan egindako ahaleginen ondorio da akordioa, eta indarrean sartu ondoren ere hainbatean behin berrikusiko da", zehaztu du Vatikanoak.

Negoziazioetan parte hartu dute  Antoine Camilleri Vatikanoko Atzerri ordezkariak eta Txinako Atzerri ministrorde Wang Chaok. Dena den, Vatikanoko bozeramaile Greg Burkek zehaztu du hitzarmenaren helburua  ez dela inolaz ere politikoa: "Erromarekin bat datozen baina Txinako agintariek onartzen dituzten gotzainak eskaini nahi dizkiegu katolikoei".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna