Lan istripua

Behargin bat hil da Zornotzako AHTaren lanetan

Lanaldia amaitu ondoren ondoezik sentituta da, eta konortea galdu du, Jaurlaritzako Segurtasun Sailak esan duenez.

Corellako lan istripuaren aurkako protesta uda hasieran.
Corellako lan istripuaren aurkako protesta uda hasieran. BERRIA

Xabier Martin -

2018ko irailak 22

Zornotzako AHTren obretan (Bizkaia) izan da asteko hirugarren lan istripu hilgarria. Bere lanaldia bukatu ostean, ondoeza sentitu du 46 urteko behargin batek, eta konortea galdu du. Larrialdietara deitu dute, baina medikuek ezin izan dute suspertu bihotzeko masajeen bidez, eta handik gutxira hil egin dela berretsi dute.

Heriotzak zerk eragin dion jakiteko ikerketa zabaldu da. Ostegunean kamioi gidari bat hil zen Galdakaon (Bizkaia), eta asteazkenean, berriz, 31 urteko egurgin bat Gamarteko baso batean, egurra mozten ari zela. Hala, aste beltz bateko hirugarren behargin hila da Zornotzan zendutakoa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna