EAE-ko estatutu berria

Estatutu berria idazteko "gaitasunik ez" izatea egotzi dio Ortuzarrek Del Burgori

PPk aukeratutako aditua "sektarioa" eta "integrista" dela salatu du EAJko buruak, eta ohartarazi du haren hitzek argi uzten dutela zein den alderdiaren asmoa testu berrirako.

Andoni Ortuzar, artxiboko argazki batean. /
Andoni Ortuzar, artxiboko argazki batean. / Javier Zorrilla/EFE

Arantxa Elizegi Egilegor -

2018ko irailak 23

EBBko buruaren haserrea eragin dute Jaime Ignacio del Burgoren azken adierazpenek. Alderdi Poplarak estatutu berriaz eztabaidatzeko lantalderako aukeratutako adituak esan du ETAren ekintzez "baliatu" dela EAJ. Del Burgok Nafarroako egunkari bati emandako elkarrizketan egin ditu adierazpenok. 

Ortuzarrek antzeko tonua erabili du hari erantzuteko, eta leporatu dio estatutu berria idazteko gai ez izatea. "Onartezina da Jaime Ignacio del Burgo bezalako ibilbide integrista eta sektarioa duen pertsona batek ETArekin nahastea EAJ". 

Twitterreko bere kontuaren bidez zabaldutako mezuetan ohartarazi du Del Burgo ez dela baliagarri Parlamentuko erakundeetan aritzeko, eta adierazi du hark esandakoek argi uzten dutela zer asmo dituen PPk estatuturako: "Autonomiaren aurreko garaietara itzuli nahi dute, han Del Burgo eta haren lagunak nahierara ibili ahal izateko". 

PPko EAErako idazkari nagusiak erantzun dio Ortuzarri. Amaya Fernandezek galdetu dio EH bilduk ba ote duen jeltzaleen onespenik lantaldean aritzeko. PPren "egonkortasunaren" eta haren eta gaur egun "kide" dituenen "muturreko jarreren artean" aukeratzeko eskatu dio Fernandezek buruzagi jeltzaleari, Kataluniako subiranistei eta EH BIilduri erreferentzia eginez. 

Dena den, ez da lehen aldia Del Burgok antzeko adierazpenak egiten dituena. Irailaren hasieran esan zuen EH Bilduk eta EAJk estatutu berrirako adostutako oinarriak "ETAren eraberritze ideologikoa" zirela. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna