Ezbeharra

Gizon bat hil da Adi mendian erorita, Nafarroan

Zilbetiko 74 urteko bizilaguna beste bi pertsonekin zegoen irrist egin erori denean.

2018ko irailaren 23a
19:23
Entzun

Nafarroako Gobernuak zabaldu duenez, eguerdian gertatu da ezbeharra. Zilbetiko (Nafarroa) 74 urteko gizonezkoa Adi mendira joan da beste bi lagunekin batera, eta irrist egin eta ehun metro erori da mendi magalean behera. 

 

Larrialdi zerbitzuek Auritzeko suhiltzaileak, helikoptero medikalizatua eta Guardia Zibilaren beste helikoptero bat bidali dituzte istripua izan den tokira. 

Erreskate taldeek bizirik eraman dute gizonezkoa mendian behera helikoptero medikalizatua zegoen tokiraino, eta hark eraman du erietxera. Gizonak kolpeak zituen buruan eta sorbaldan, baina ondiren bihotzekoak eman dio.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.