Donostiako 66. Zinemaldia

'Ume zoragarri' baten erortzea

Felix Van Groeningen zinemagile flandiarrak 'Beautiful Boy' aurkeztu du Sail Ofizialean.

Donostiako Zinemaldia

Mikel Lizarralde -

2018ko irailak 24

David eta Nick Sheffek idatzitako bi liburu autobiografiko ditu oinarri Felix Van Groeningenek (Gent, Flandria, 1977) gaur Donostiako 66. Zinemaldian, Sail Ofizialean, aurkeztu duen Beautiful Boy filmak. Urte luzez semearen droga mendekotasunari aurre egin behar dion familia baten istorioa kontatzen du, eta, batik bat, aitaren (Steve Carrell) eta semearen (Timothee Chalamet) arteko harremanean oinarritzen da.

Atzo prentsarako egindako emanaldian ez zuen harrera ona izan filmak, baina gaur goizean Kursaalean izandako pasean txaloka hartu dute, nahiz eta oihuren bat ere entzun den.

Filma gaur gauean emango dute berriro Kursaaleko auditoriumean.

Bestalde, 12:00etan, lehian dagoen eguneko bigarren filma emango dute: Valeria Sarmientoren Le cahier noir. XVIII. mendean girotua dago; jatorri misteriotsuko umezurtz batek eta jatorri ezezaguna duen haren erizain gazteak bizi izango dituzten abenturak kontatzen ditu.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna