Hilberria

Junes Casenave idazlea hil da

Zuberoako idazle eta apaiza Zuberoan zendu da, 94 urterekin. Pastoralgintzan aritu zen, batez ere.

Junes Casenave, 2012ko argazki batean. GOIZEDER TABERNA
2018ko irailaren 24a
16:32
Entzun

Santa Grazin (Zuberoa) jaio zen Junes Casenave-Harigile, 1924ko apirilaren 4an. Apaiz, irakasle eta pedagogo lanetan hasi zen, latin, frantses eta grezierako eskolak ematen. Lau hizkuntza hitz egiten zituen: euskara, okzitaniera, frantsesa eta gaztelania.

Pastoralgintzan ere aritu izan da. Haren hamabi pastoral taularatuak dituzte jada. Denak dira euskaraz, bat izan ezik; frantsesez da hori, eta kantak, okzitanieraz. Horien artean daude Santa Grazi, Agota edo, azkena, Eñaut Elizagarai. Inoiz aurkeztu ez diren beste bederatzi ere idatzi ditu.

1979ko abenduaren 20an, euskaltzain urgazle izendatu zuten, eta 2000ko urriaren 27an, ohorezkoa. Hiztegigintza Batzordean aritu zen, batez ere. Hainbat idazlan argitaratu ditu, hala nola Hiztegia, Batarzün berria eta Xiberoko Antzertia edo Pastorala.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.