ETA-ren bukaera

Henri Dunanten, koadroan

Uztailaren 3an Genevan izan zen Jesus Egiguren, zentroaren egoitzan, eta ikusi zuen ETAren desegite agiria jarria dutela, lau hizkuntzatan.

Jesus Egiguren, joan den uztailaren 3an, Genevan, Henri Dunant zentroan, ETAren desegite agirien ondoan.
enekoitz esnaola
2018ko irailaren 24a
07:19
Entzun

Jarraian, Enekoitz Esnaolak Berria.eus-eko Lerro batzuk blogean gaiaz idatzi duen sarrera:

"Joan den maiatzaren 3an ETAk bere desegitea iragarri zuenean Henri Dunant zentroan, Genevan, ekitaldia bukatzean zentroko goi arduradun Judyta Wasowskarekin egoteko aukera izan genuen BERRIAko kazetariok. Jesus Egigurenengatik galdetu zigun. Euskal Herrira itzuli ginenean, solasaldi horren berri eman genion Egigureni, eta Wasowskarekin jarri zen harremanetan. Uztailaren 2an Genevara joan zen, Rafaela Romero emaztearekin (PSE-EEko legebiltzarkidea) eta Maria alabarekin, eta bost egun pasatu zituzten. Uztailaren 3an Henri Dunant zentroan izan ziren, Wasowskarekin-eta egoteko, eta ikusi zuten egoitzako toki preferentzial batean ETAren desegite agiria jarria dutela, lau hizkuntzatan, koadro banatan —euskaraz, espainolez, frantsesez eta ingelesez—. Horiekin argazkiak atera zizkien Egigureni eta Romerori alabak. Diote bisita "oso emotiboa" izan zela. 2005-2007ko prozesuan Henri Dunant zentroarekin harreman estua izan zuen Egigurenek —PSE-EEko presidentea orduan—. 2005eko ekainaren 21ean handik 300-400 metrora egin zuen, Espainiako Gobernua ordezkatuz, ETArekin lehen bilera: Wilson hotelean. Josu Urrutikoetxearekin batzartu zen. Pasa den uztaileko bisitan Henri Dunantekoek aitortu zioten euskal auzikoa izan dela euren ibilbideko lanik garrantzitsuena".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.