Katalunia

Belgikako Justiziak sei asteko epea ezarri du Llarenaren auzian zer epaituko duen ala ez erabakitzeko

Bruselako lehen auzialdiko epaitegiak erabaki behar du Llarena epaitzea bere eskumenen artean den. Akusazioak auziaren muinari buruz ere erabakitzeko eskatu dio.

Pablo Llarena Espainiako Auzitegi Goreneko epailea, artxiboko irudi batean. /
Pablo Llarena Espainiako Auzitegi Goreneko epailea, artxiboko irudi batean. / Paolo Aguilar/EFE

Berria -

2018ko irailak 25

Sei asteko epea eman dio Bruselako lehen auzialdiko epaitegiak bere buruari, Pablo Llarena Espainiako Auzitegi Goreneko magistratuaren kontrako auzia epaituko duen ala ez erabakitzeko. Epaitegiak argitu behar du magistratua epaitzeko eskumena duen ala ez. Aldeek lau aste izango dituzte alegazioak eta egutegi proposamena aurkezteko, eta epaitegiak bi aste izango ditu, ondoren, epaiketa abiatuko duen ala ez erabakitzeko.

Llarenaren defentsak adierazi du Belgikak ez duela eskumenik "Espainiako Justiziaren ekintzak epaitzeko". Hori dela eta, epaitegiari eskatu dio magistratua epaitzeko gaitasunik duen ala ez muga dezala bere jarduna. Akusazioaren esanetan, berriz, auziaren muina ezin da banandu epaitegiaren eskumenei buruzko azterketatik, eta muinari buruz ere erabakitzeko eskatu dio epaitegiari.

Llarenaren kontrako salaketa Carles Puigdemont Kataluniako presidente kargugabetuak eta Clara Ponsati, Toni Comin, Lluis Puig eta Meritxell Serret Generalitateko kontseilari ohiek aurkeztu zuten. Magistratu espainiarrak hitzaldi batean egin zituen adierazpenekin dagokien errugabetasun printzipioa urratu zuela salatu dute. Bostak Kataluniako galdeketa sustatzeagatik daude auzipetuta.

Epaitegiak hiru epaile izendatuko ditu Llarenaren kontrako salaketaren gainean erabakitzeko. Defentsak egin zuen eskari hori, auzia "konplexua" zela argudiatuta, eta epaitegiak aintzat hartu du.

Espainiako Gobernua auzian pertsonatuta dago, eta hark ordaintzen ditu Llarenaren defentsa gastuak.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna