Noiz sortua: 2018-09-25 07:20:29

Indarkeria matxista

Sanferminetako erasotzaileak auzipetu dituzte, Pozoblancon sexu gehiegikeriak egitea egotzita

2016ko maiatzean emakumezko bati sexu gehiegikeriak egiteagatik auzipetu dituzte. Sanferminetako bortxaketa urte bereko uztailean izan zen.

Milaka lagun, Iruñean, Sanferminetako erasoaren epaia salatzen.
Milaka lagun, Iruñean, Sanferminetako erasoaren epaia salatzen. JESUS DIGES/Efe

Berria -

2018ko irailak 25

Iruñeko kasuaren oso antzekoa da Pozoblancokoa (Cordoba, Espainia). Biak hiru hilabeteren barruan egindako erasoak dira; bietan, bakarrik dagoen emakumezko bati eraso egiten diete gizonezkoek, taldean; bietan daude bideo grabazioak. Eta, bietan, berberak dira akusatuak. Hain justu, Iruñeko epaileak ikerketa egiten ari zenean topatu zuen Pozoblancoko erasoaren bideoa, eta hura jaso zuenean ireki zuen auzia hango auzitegiak.

Iruñeko auzian epaiketa egin zuten, eta sexu abusua egitea egotzita bederatzi urteko zigorra jarri zieten bost gizonezkori. Bortxaketa beharrean sexu abusu zigorra jartzeak jendea haserretu egin zuen, baita erasotzaileak zigorra eduki arren libre egoteak ere. Bost erasotzaileetako lau auzipetu dituzte orain Pozoblancoko auzitegian.

Jesus Escudero, Manuel Guerrero, Jose Angel Prenda eta Alfonso Jesus auzipetu dituzte, sexu abusua eta intimitatearen kontrako erasoa egitea egotzita. Orain, aldeei hamar eguneko epea eman die epaileak epaiketa egitearen edo auzia artxibatzearen alde dauden argudiatzeko.

Epaileak auzia ikertzeko deklarazioa hartu zion biktimari, baita erasotzaileei ere.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 1ean eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan ez da inor hil COVID-19 gaitzaren eraginez. Bost positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta 11 gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.309 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.066 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Guardia bat pertsona bezero bati tenperatura hartzen, saltoki baten sarreran, Panama Hirian. ©Bienvenido Velasco / EFE

Munduan sei milioi pertsona baino gehiago kutsatu ditu birusak

Berria

375.000 pertsona hil dira COVID-19aren eraginez. Horien artean 105.000, Ameriketako Estatu Batuetan.

Baionako ostatuetako terrazak, artxiboko argazki batean. ©/ ISABELLE MIQUELESTORENA

Ipar Euskal Herrian bigarren fasean sartu dira

Berria

Besteak beste, ostatuak eta jatetxeak ireki ahal izango dituzte; baita kiroldegiak, jostalekuak, parkeak eta antzerki gelak ere.

Espaniako Poliziak, Iruñean, 2018an, protesta batean parte hartzen ari zirenak kolpatzen. ©Jagoba Manterola / Foku

Borrak eta armak erabilera bakoitzaren ondoren desinfektatzeko agindu die Madrilek poliziei

Berria

Herritar bati nortasun agiria eskatuz gero, hura haren eskuetatik ez hartzeko esan diete agenteei.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna