Komunikazioa

Bill Cosby aktoreari hiru eta hamar urte arteko zigorra ezarri diote

Bill Cosby aktorea «sexu depredadore bortitza» dela berretsi du Steven T. O’Neill epaileak.

Cosby, gaur, auzitegira sartzen.
Edu Lartzanguren.
2018ko irailaren 25a
20:37
Entzun

Cosbyk Poliziari esan beharko dio bizilekuz aldatuz gero, sexu erasotzailea dela adierazi beharko die auzoei eta terapia egin beharko du bizi artean.

Cosbyk 81 urte ditu, eta 2004. urtean eginiko eraso batengatik zigortu dute. Epaileek apirilaren 26an frogatutzat eman zutenez, Andrea Constand drogatu eta bortxatu zuen 2004ko urtarrilean. Hiru delito egotzi zizkioten, eta bakoitzarengatik hamar urteko espetxe zigorra ezar ziezaioketen gehienez. Cosbyk helegitea jarriko dio erabakiari, eta prozesuak oso luze jo dezake.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.