Katalunia

Manuel Valls: "Bartzelonako alkate izan nahi dut"

Kataluniako hiribururako hautagai "independentea" izango dela esan du.

Valls, gaur, hautagaitzaren aurkezpenean.
Valls, gaur, hautagaitzaren aurkezpenean. Quique García/Efe

Berria -

2018ko irailak 25

"Plataforma transbertsala" osatu nahi du Manuel Vallsek, batu nahi duten guztiei irekita. Hala esan du berak gaur Bartzelonan egin duen hautagaitzaren aurkezpenean. Ciudadanos badago jada talde horretan, eta alderdi gehiago egotea nahi lukeela esan du Frantziako lehen ministro ohiak.

Hautagai independentea dela nabarmendu du Vallsek, baina Riverak twitterren idatzi duen txioak argi utzi du lotura: "Eskerrik asko erronka onartzeagatik. Ez dago inor hoberik Bartzelonaren izen ona berreskuratzeko eta hautetsontzietan separatismoa eta populismoa garaitzeko".

Vallsek Frantzian dituen ardura guztiak utziko dituela jakinarazi du, eta bozetan gertatzen dena gertatzen dela, Bartzelonan geldituko dela dio. Berak alkate izan nahi du; "guztion alkate". Bartzelonako Kultura Garaikidearen zentroan egin du hautagaitzaren aurkezpena, eta ahoan izan du bere jatorri katalana. Bartzelonako "arazoiei" errepasoa egin ostean, haien konpontzeko Frantzian esperientzia hartuta datorrela azpimarratu du, "baita garai gogorretan ere".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna