Indarkeria matxista

Bortxatu egin dutela salatu du Galdakaoko emakume batek

Irailaren 16an gertatu zen bortxaketa, mugimendu feministaren arabera. Ertzaintzak gizonezko bat inputatu du.

Ostegunean prentsaurrekoa emango dute bortxaketa salatzeko. JESUS DIGUES, EFE
2018ko irailaren 26a
21:10
Entzun

Galdakaoko (Bizkaia) emakume batek salatu du bortxatu egin zutela herriko jaietako bigarren asteburuan. Salaketa jarri zuenean gizonezkoa identifikatu eta deklaratzera eraman zuen Ertzaintzak, eta, orain, inputatuta dago.

Mugimendu feministak erasoa salatu du, eta, biktimari elkartasuna azaltzeko zein gertatutakoa salatzeko, prentsaurrekoa emango dute bihar, 20:00etan, Iturrondo plazan. Hara joateko deia egin diete herritarrei.

Udaleko bozeramaileen batzordea ere gaur bildu da, urgentziaz, eta protokoloa aplikatu dute. Gainera, erasoa gaitetsi dute, eta biktimari zein haren senideei erabateko babesa eskaini diete. Azpimarratu dute lanean jarraituko dutela udalak eta herritarrek "edozein" eraso matxistaren aurrean "azkar eta irmo" erantzun dezaten, biktima artatzea lehentasuna izan dadin, prebentzioa egon dadin eta inpunitatea desager dadin. Era berean, mugimendu feministak antolatutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du udalak ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.