Politika

Eduardo Santos ez da Nafarroako Ahal Dugu-ko hautagai izango

Ohar bidez jakinarazi du ez dela alderdiaren primarioetan aurkezteko.

Eduardo Santos eta Lander Martinez, ekainean, Irurtzunen. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
joxerra senar
2018ko irailaren 27a
21:59
Entzun

Gaur arratsaldean jakinarazi die Nafarroako Ahal Duguren zuzendaritzari, Koordinazio Batzordeari, eta Nafarroako Herritarren Kontseiluari erabakia. Jarraian, komunikabideei helarazi die albistea ohar bidez. Azaroan egingo ditu alderdiak foru hauteskundeetan zerrendaburu izateko primarioak, eta idazkari nagusia ez da bertan izango.

Santosek nabarmendu du alderdiaren "antolamenduari" eman nahi diola garrantzia eta hura "indartzea eta zabaltzea" du xede nagusi: "Alderdia kohesionatuta dago, indartsu eta baturik, eta betiko itxi dugu talde parlamentarioarekin izandako atal nahasia. Ordua heldu da alderdikideek pausoa aurrera emateko eta jendearen aldeko urratsa emateko. Horregatik jaio ginen, eta horregatik aurkeztuko dugu ilusiozko proiektu sendoa".

Bi bide diferente

Santosek barne krisia amaitutzat eman arren, Ahal Dugu-k egun arazoak ditu Parlamentuan bere proiektua ikustarazteko. Sektore kritikoak gehiengoa du Parlamentuan eta eragotzi egiten dio alderdiari bere egitasmoak aurrera ateratzea. Taldearen Izena bera aldatu dute: Ahal Dugu-Orain Bai. Asteon, Carlos Couso parlamentariak Eduardo Santos egin du krisi guztiaren erantzule. "Bera da erantzule bakarra", aipatu zuen astelehenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.