ISTRIPUA

Motozale bat hil da Altsasun, errepidetik irtenda

Olatzagutiko 45 urteko gizon bat da hildakoa. A-1 autobidean izan du ezbeharra.

Istripua izan den tokia, gaur goizaldean. FORUZAINGOA
2018ko irailaren 28a
09:43
Entzun

Goizaldean gertatu da istripua, 02:00 aldera, Altsasun (Nafarroa). Foruzaingoak jakinarazi duenez, moto bat errepidetik irten da, eta errepide bazterreko seinale bat jo du. A-1 autobidean gertatu da ezbeharra.

45 urteko Olatzagutiko gizon bat zihoan motoan, eta berehala hil da.

Foruzaingoa ikertzen ari da zer gertatu den.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.