GED-ren ekitaldia

"Une oro sentitu dugu zuen babesa. Ez diguzue huts egin"

Carles Puigdemontek eskerrak eman dizkie Gernikan bildutakoei, bideo bidez.

Berria -

2018ko irailak 29

Bere izenean ez ezik, erbestean eta giltzapean diren politikari katalanen izenean ere eskerrak eman dizkie Carles Puigdemontek Gure Esku Dagoren ekitaldian Gernikan (Bizkaia) elkartu direnei. "Eskerrik asko guregandik gertu egoteagatik. Une oro sentitu dugu zuen babesa; ez diguzue huts egin", esan du.

"Anaitasunezko" mezua bidali du, eta esan du katalanek badakitela Euskal Herritarrek zer sentitzen duten beraiekiko: "Guk zuengatik sentitzen dugun gauza berbera". Elkartasunezko mobilizazioak garrantzitsuak direla azpimarratu du, "norbait nonbaiten mobilizatzen den bakoitzean iristen zaigu txinparta hori".

Gaur Gernikan, Picassoren Gernika koadroa erakutsi dute, hainbat herritarrek zuri beltzean pintatutakoa, argi hori bat salbu. Argi hori elkartasuna adierazteko pintatu dute horiz, hain justu. "Eskerrik asko argi hori pizteagatik", esan du Puigdemontek, "hemendik ikusten da, Belgikatik, Suitzatik, Eskoziatik, espetxeetatik...".

Bihar beteko da urtebete Katalunian errepublikarako erreferenduma egin zutenetik. Orduan beraien eskubideak baliatu besterik ez zutela egin nabarmendu du Puigdemontek. "Eskubidea dugu, eta aurrera eramango dugu azken ondorioetaraino, nahiz eta bidean zailtasun beldurgarriak topatu", ohartarazi du.

Egunen batean euskal herritarrak "estatu autoritario honen aurrean" halako ataka latzean topatzen badira, Katalanen elkartasun eta laguntza izango dutela esan du, gainera.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna