Donostiako 66. Zinemaldia

Isaki Lacuestaren 'Entre dos aguas'-ek irabazi du Urrezko Maskorra

Benjamin Naishaten 'Rojo'-k hiru sari eskuratu ditu: zuzendari , gizonezko aktore eta argazki onenarenak.

'Entre dos aguas' filmeko lan taldea, saria jasotzerakoan. /
'Entre dos aguas' filmeko lan taldea, saria jasotzerakoan. / Juan Carlos Ruiz/Foku

Mikel Lizarralde -

2018ko irailak 29

Isaki Lacuestak zuzendutako Entre dos aguas filmak eskuratu du Donostiako 66. Zinemaldiko sari nagusia, Urrezko Maskorra. 2006an filmatutako La leyenda del tiempo filmaren nolabaiteko segida da, eta Isra eta Cheito anaien istorioa kontatzen du. 

Benjamin Naishat zinemagile argentinarrari eman diote zuzendari onenarentzako Zillarrezko Maskorra Rojo filmatik. Ez da ekoizpen horrek irabazi duen sari bakarra, Dario Grandinettik gizonezko aktore onenaren saria jaso baitu, eta Pedro Soterok argazki onenarena. Lacuestaren filmarekin batera, gaueko garaile nagusia izan da Rojo.

Emakumezko aktore onenarentzako Zillarrezko Maskorra Pia Tjeltak jaso du, Tuva Novotnyren Blind Spot (Norvegia) filmean egindako lanagatik, eta Epaimahaiaren Sari Berezia, berriz, Brillante Mendozaren (Filipinak) Alpha, The Right to Kill-entzat izan da.

Gidoi onenaren saria, bestalde, ex aequo jaso dute Paul Lavertyk eta Louis Garrelek. Lavertyk Yuli-ren gidoiagatik —Iciar Bollainek zuzendu du filma—, eta Garrelek berak zuzendu duen L'homme fidèle-gatik.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna