Literatura

Eider Rodriguezek irabazi du Euskadi literatura saria

Literatura lanaren ilustrazioaren atalean, Yolanda Mosquera izan da garailea; gaztelaniazko saiakeran, berriz, Santos Zunzunegi.

Euskadi Literatur sariak jakinazteko ekitaldian, ezkerretik, Joxean Muñoz, Bingen Zupiria, Santos Zunzunegi, Eider Rodriguez eta Yolanda Mosquera. /
Euskadi Literatur sariak jakinazteko ekitaldian, ezkerretik, Joxean Muñoz, Bingen Zupiria, Santos Zunzunegi, Eider Rodriguez eta Yolanda Mosquera. / Maialen Andres / Foku

Miren Garate -

2018ko urriak 1

Eusko Jaurlaritzak gaur iragarri ditu Euskadi literatur sarien lehen irabazleak: euskarazko literaturaren atalean, Eider Rodriguez saritu dute, Bihotz handiegia lanagatik. "Pertsonaia arrunt eta konplexuen izaera eta horien barne mundua aztertzen duen narrazio liburu interesgarria da Bihotz handiegia. Eider Rodriguezek pertsonaia makurrak eraikitzen ditu modu originalean, gizakiaren makurdura ezkutuaren bila abiatzeko", azaldu du epaimahaiak.

Literatura lanaren ilustrazioan, Yolanda Mosquerarentzat izan da saria, La pequeña Roque (Guy Maupassant) laneko irudiengatik; eta gaztelaniazko saiakeraren atalean, Santos Zunzunegirentzat, Bajo el Signo de la Melancolía lanarengatik.

Hona hemen BERRIAk martxoan Rodriguezi egindako elkarrizketa.

 

 

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna