ZIENTZIA

Arthur Ashkin, Gerard Mourou eta Donna Stricklandek jaso dute Fisikako Nobel saria

"Laserren fisikaren esparruan eginiko aurrerapenengatik" saritu ditu Suediako Zientziaren Errege Akademiak

Ion Orzaiz -

2018ko urriak 2

Hiru fisikarik jaso dute 2018ko Fisikako Nobel saria: Arthur Ashkinek, alde batetik, eta Gerard Mourouk eta Donna Stricklandek osatutako taldeak, bestetik. "Laser izpien fisikaren esparruan eginiko aurrerapen eta asmakuntzengatik" saritu ditu Suediako Zientziaren Errege Akademiak.

Hirurek ala hirurek argi izpien esparruan egin dituzte euren ikerketak. Arthur Ashkin fisikari estatubatuarraren kasuan, “matxarda optikoen asmakuntzagatik” eman diote saria. Asmakuntza horri esker, argia erabil daiteke partikula txikiak manipulatzeko.

Gerard Mourou fisikari frantziarrak eta Donna Strickland fisikari kanadarrak osatutako taldeak ere jaso du aurtengo Nobel saria, laser pultsu labur eta indartsuak garatzeko teknika batengatik. CPA Chirped Pulse Amplification izena du teknika horrek, eta medikuntzan erabiltzen da mundu osoan: begietako ebakuntzetan, zehazki.

Historian hirugarrenez, emakumezko bati

Bestalde, berebiziko garrantzia izan du Stricklanden izendapenak, historian Fisikako Nobel saria jaso duen hirugarren emakumea baita. 55 urte igaro dira emakume batek azkenekoz saria irabazi zuenetik. 1963. urtean, Maria Goeppert Mayerri eman zioten, atomoen nukleo barruko protoiei eta neutroiei buruzko ikerlan batengatik. Ordura arte, Marie Curie zen Fisikako Nobel saria irabazitako emakumezko zientzialari bakarra. 1903an eman zioten.

Iaz, Rainer Weissek, Barry C. Barishek eta Kip. S Thornek jaso zuten Fisikako Nobel saria, grabitate uhinen existentzia frogatzeko lanengatik. Hamarraldi ugari zeramatzaten ikertzaileek uhin horien existentzia egiaztatzeko ahaleginetan, eta, horregatik, 2016ko otsailean LIGO behatokiko arduradunek uhinak atzeman ahal zituztela esan zutenean, oihartzun handia izan zuen albisteak; azaldu zutenez, 2015eko irailean izan zen aurkikuntza, baina hilabeteak behar izan zituzten egiaztatzeko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna