GIZARTEA

Deustuko kanala ireki dute

2017ko martxoan ekin zieten Zorrotzaurre eta Bilbo bereizten zituen lur zatia bereizteko lanei. Penintsula irla bihurtzeko azken 14.000 metro kubikoak kentzen hasi dira.

Kanala irekitzeko obrak.
Kanala irekitzeko obrak. Luis Jauregialtzo/Foku

Uxue Gutierrez Lorenzo -

2018ko urriak 8

Urari bidea ireki diote Deustuko kanalean. Lanak 2019aren hasieran bukatuko dituzte, baina hasi dira penintsula irla bihurtzeko azken lur zatia irekitzen. Agerraldi publikoa egin dute Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta udaleko gainerako zinegotziek —Goazen Bilbao taldeko ordezkaririk ez da joan, "obra faraonikoa" dela salatzeko—. Aburtoren hitzetan, “abagune historikoa” izan da kanalaren irekiera, “lan konplexu” baten emaitza. Alkateak  gehitu du irla sortzea uholdeetatik besteko bitartekoa izango dela.

Kanalaren irekiera Zorrotzaurre Plan Bereziaren atal bat besterik ez da. 2011ko azaroan onartu zuen Bilboko Udalak azken urteetan hirian egin den eraikuntza planik handiena. Orotara, 840.000 metro koadroko espazioa eraldatuko dute. Lanek 250 milioi euroko kostua izango dute.

Penintsulako bizilagun batzuek protesta egin dute. Txistu artean hartu dute kanalaren irekiera Deustuko Erribera auzoko dozenaka bizilagunek. "Hau ez da Zorrotzaurre, hau Deustuko Erribera da". Salatu dute "planez lan" ibili direla auzoan, denbora luzea eman dutela eraldaketaren zain. "Eta iritsi denean, ez da auzokideentzat izan”.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna