Zinema

Estreinatu dute 'Gure oroitzapenak' zinema geletan

Donibane Garazin du lehen zinema geletako hitzordua filmak, 20:30ean, Josu Martinez zuzendariarekin. Hortik aitzina, herri batetik bestera ibiliko da filma, aldi bakoitz proiektuan parte hartuko duen batekin solasean aritzeko aukera emanez

Adabaki Ekoizpenak

Nora Arbelbide Lete -

2018ko urriak 8

Joseba Sarrionandiaren obran oinarritu Gure oroitzapenak  film kolektiboak gaur hartuko du zinema geletako bidea, Baxenabarren hasirik.  Donibane Garaziko Le Vauban zinema gelan 20:30ean proiektatuko dute, Josu Martinez zuzendariarekin. Bihar Hendaian (Les varietes), 20:30ean, Mireia Gabilondo zuzendariarekin; ostegunean, Donapaleun (Saint Louis), 20:30ean, Manex Fuchs aktorearekin; ostiralean Baionan (L'Atalante), 20:45 ean, Ane Muñoz zuzendariarekin. 19:30ean D'Capricho taldeak animatu aperitifara hurbiltzera gonbidatzen dute; hilaren 13a, Maulen (Maule Baitha), 20:30ean, hor izanen direla Oskar Alegria zuzendaria eta Popol Boscq aktorea; igandean, Kanbon (L'Aiglon) 18:00ean Josu Martinez zuzendariarekin; heldu den astelehenean, urriaren 15ean Urruñan (Itsas Mendi), 20:00etan, Manex Fuchsekin; eta 17an Donibane Lohizunen (Le Select), 21:00etan, Itziar Leemans. Beste probintzietara urriaren 19an da iritsikoa.

Filma  Donostiako zinemaldian aurkeztu zuten lehen aldiz. Orduan esplikatu zuten nola «Fikziozko film luze kolektiboa» den filma. 

Hemen, berriz, Zurriolako butaka, proiektuan parte hartu duen Gastibeltza ekoiztetxeko Katti Pocheluk eman argi bideekin. 

Nabarmentzekoa da menturaz estreinaldi nazionala dela gaurkoa hau. Non eta Donibane Garazin. Ez baita usu gertatzen. Hain zuzen, Gastibeltza ekoiztetxearen parioetako bat da estreinaldi nazionalak muga administratiboaren gainetik pentsatzea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna