'Gaztelueta auzia'

Irakasle ohiarentzat hiru urteko zigor eskariari eutsi dio fiskalak, baina hogei hilabetekoa ere proposatu du

Ustezko erasoak geratu zirenean eta gaur egun indarrean dauden zigor kodeetan jasotako zigor eskaerak dira, hurrenez hurren. Uste du abusuak egon zirela, baina ezin izan direla frogatu larrienak.

Akusatua, epaiketan.
Akusatua, epaiketan. Marisol Ramirez / Foku

Ibai Maruri Bilbao -

2018ko urriak 11

2008tik 2011ra bitartean Leioako (Bizkaia) Gaztelueta ikastetxean irakasle ohi batek ikasle bati sexu abusuak egin zizkion epaitzen ibili dira urriaren 4tik gaur arte Bizkaiko Probintzi Auzitegian. Goizeko saioan, azken ondorioak aurkeztu dituzte fiskalak, akusazio partikularrak eta defentsako abokatuak. Fiskalak esan du "argi" geratu dela ustezko erasoak egon zirela, baina iruditzen zaio ezin izan direla frogatu gazteak kontatutako erasorik larrienak. Lehen eguneko deklarazioan esan zuenez, behin, akusatuak masturbatzera behartu zuen, eta, beste behin, boligrafoa izan zitekeen zerbait sartu zion uzkitik. Beraz, zigor kodean sexu abusuengatik jasotzen den zigorrik arinena eskatu du fiskalak. Baina bi eskaera egin ditu. Epaiketa hasi zen egunean egindako hiru urteko eskaerari eutsi dio. Hori da erasoak gertatu zirenean Espainian indarrean zegoen zigor kodean jasotzen den espetxealdia. Hogei hilabeteko eskaera ere egin du, gaur egun indarrean dagoen zigor kodetik hartuta. Epaileak erabaki beharko du bietako zeinen arabera epaituko duten, baina normalean zigortuarentzat onuragarriena dena hautatzen dute. Hogei hilabeteko zigorrarekin, ez luke espetxera joan beharko.

Gaztearen sendiaren abokatuak ere zigor eskaerari eutsi dio: hamar urte eskatu zituen, sexu abusu jarraituengatik; larrigarri gisa, biktima adingabea zela eta nagusitasuna aipatu zituen. Uste du "erabat" frogatu direla erasoak, eta azken egunetan perituek egindako adierazpenak erabili ditu hori argudiatzeko. Defentsak, ostera, absoluzioaren alde egin du.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna