Erregaia

Gasolina inoizko preziorik garestienean da 2014tik

Brent upelak ia 85 dolarreko salneurria hartu du aste honetan, eta gasolioak eta gasolinak gora egin dute modu nabarmenean.

Autoak gasolindegi batean.
Autoak gasolindegi batean. EMILIO NARANJO / EFE

Xabier Martin -

2018ko urriak 11

Erregaiaren salneurria maximoan dago 2014az geroztik. Europako Batasuneko Petrolioaren Aldizkariaren arabera, Espainiako Estatuan,
1,351 euro eta 1,271 euro dira batez besteko prezioak gasolina eta gasolioarentzat. Hego Euskal Herrian, garestiagoak dira batez besteko horiek. 2014ko urriaz geroztik ez da garestiago egon erregaia, baina oraindik salneurri horiek urrun daude 2012ko iraileko maximo historikoetatik (1,52 eta 1,44 euro).

Edonola ere, azken asteetan, Brent upelak gora egin du modu nabarmenean, eta, herenegun, ia 85 dolarreko langa gainditu zuen. Atzo, 82 euro ingurura jaitsi zen. Aldagai horrek gora bultzatu ditu prezioak gasolidengietan azken bi asteetan. Batez beste, 74 eurotik gora behar dira 55 litro gasolinako depositua betetzeko, eta 70 euro, berriz, gasolio depositua bada. Alegia, 8 eta 9 euro gehiago pagatu behar da aurreko urteko epe berean baino.

2012ko maximo historikoa

Urtea hasi denetik, %8,8 garestitu da gasolina, eta %11 gasolioa; betiere, Brent upalaren gorakadari jarraikiz. Azken astean, %1,27 egin du gora gasolinak, eta %1,68 gasolioak, eta bi aste lotu ditu goranzko norabidean. 2017ko aste berean, %12 eta %14,7 merkeagoak ziren erregai biak. Hori baino salneurri garestiagoa aurkitzeko, 2014ko urriaren 20ra joan behar da. Orduan, 1,352 eta 1,274 euro ziren batez bestekoak.

Garestitzeak garestitze, erregaiaren prezioek 2012an goia zuten garaiarekin alderatuz gero, gasolina %11 merkeagoa da gaur egun, eta gasolioa, berriz, %12. Eta Europan, zer? Ba, berunik gabeko 95 gasolina litroa, batez beste, 1,494 euroan saltzen da Europako Batasunean; Eurogunean, berriz, 1,543 euroren truke. Gasolioa 1,414 eta 1,419 euroan saltzen da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna