Hil egin da abuztuan Donostian jo zuten gazte urnietarra

Aste Nagusia hasi eta ordu gutxira eraso zioten gazteari, eta koman egon da geroztik.

Aste Nagusian gertau zen erasoa. /
Aste Nagusian gertau zen erasoa. / Gorka Rubio/Foku

Berria -

2018ko urriak 11

Abuztuaren 12ko goizaldean gertatu zen erasoa. Udaletxetik gertu dagoen taberna baten kanpoaldean zegoen gaztea, neska batekin hitz egiten, eta gizon bat gerturatu, eta buruan jo zuen. Ondorioz, Urnietako gaztea lurrera erori zen, eta kolpea hartu zuen buruan.

Gaztea erietxera eraman zuten berehala, eta, hainbat ebakuntzaren ostean, koman sartu zen, eta hala egon da geroztik. Erasotzailea, berriz, 24 orduren buruan atxilotu zuen Ertzaintzak. Epaileak espetxeratzea erabaki zuen, lesio arinak eragitea egotzita.

Gaur eman dute Urnietako gaztearen heriotzaren berri.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna