Jipoi baten ondorioz hildako gazteari gertatutakoa gaitzetsi du Urnietako Udalak

Erasoa "oinarri matxista duen indarkeria" izan zela salatu du udalbatzak.

Urnietako Udala. /
Urnietako Udala. / BERRIA

Berria -

2018ko urriak 12

Urnietakoa zen atzo hil zen 29 urteko gaztea. Koma egoeran zegoen abuztuaren 12an Donostian beste gizonezko batek jo zuenetik. Gaur Urnietako Udalak "hilketa" gaitzetsi du aho batez, eta "oinarri matxista duen indarkeria" izan zela nabarmendu du. Horrez gain, elkartasuna adierazi die gaztearen senide eta gertukoei.

Donostiako Alde Zaharean gertatu zen erasoa. Urnietarra emakume batekin hitz egiten zegoen, emakumearen bikotekide ohiak buruan jo zuenean. Gaztea lurrera erori eta kolpe handia hartu zuen buruan. Ondorioz, erietxera eraman zuten berehala, eta han hainbat ebakuntza egin behar izan zizkioten. Ordea, ez zen bere onera itzuli.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna