Abendua baino lehen nahi du Tejeriak aurrekontuei buruzko akordioa

Politikan testuingurua "egun batetik bestera" alda daitekeela ohartarazi du Legebiltzarreko buruak, baina baikor agertu da elkarrizketekiko. Ahal Dugu-k gonbita egin die jeltzale eta sozialistei, Espainiakoako Gobernuak zabaldutako bidea jarrai dezaten.

Bakartxo Tejeria Legebiltzarrean, artxiboko irudi batean. JUANAN RUIZ, FOKU
arantxa elizegi egilegor
2018ko urriaren 13a
09:10
Entzun

Legebiltzarrean aurrekontuak onartzeko gehiengo nahikorik ez, eta beste alderdiren baten babesa behar dute EAJk eta PSE-EEk. Hasiera batean, PPk baiezkoa eman zieten euren proposamenei baina, jeltzaleek sozialistekin bat egin eta Mariano Rajoy kargugabetu izanak irauli egin zuen popularren jarrera. Bakartxo Tejeriak aitortu du politikagintzan "egun batetik bestera" alda daitekeela testuingurua.

Ordea, baikor agertu da Tejeria, eta aurreratu du abendua baino lehen espero dutela datorren urteko aurrekontuei buruzko akordioa. "Bide onetik hasten saiatuko gara, eta aurrekontuak onartzen", adierazi du Legebiltzarreko presidenteak.

Zentzu horretan gonbita egin die Ahal Dugu-ko idazkari nagusiak sozialista eta jeltzaleei. Lander Martinezek "ezkerrera begira" jartzeko eskatu die bi alderdiei, eta egin dezatela Espainiako gobernuburuak lortu duenaren antzeko hitzarmena, politika sozialak helburu dituena. "Ez litzateke soilik aurrekontuen gaineko akordioa, baita giazartearen garapenean sakontzea ahalbidetuko lukeena ere".

Martinezek gogorarazi du Madrilekin hitzartutako itunari esker 900 euroraino igoko dela gutxieneko soldata eta berreskuratu egingo dituztela 52 urtetik gorako langabeentzako laguntzak. "Unidos Podemos koalizioak Sanchezekin egin duen akordioa onuragarria da Euskadirentzat, 400.000 euskal herritarren bizi baldintzak hobetuko dituelako".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.