'De Miguel auzia'

Fiskaltzak ez du akordiorik lortu akusatu nagusiekin

Hainbat akusatuek, ordea, onartuko dute legez kanpoko komisioak kobratzeko antolatutako sare baten kide izan zirela. Alfredo De Miguel akordio horretatik at geratu da.

Alfredo de Miguel, gaur, epaiketarako bidean
Alfredo de Miguel, gaur, epaiketarako bidean Jaizki Fontaneda / Foku

Berria -

2018ko urriak 15

Arabako Probintzia Auzitegian berriro ekin diote gaur De Miguel auziko epaiketari. Iragan urriaren 1ean epaiketa beste hamabost egunez etetea erabaki zuen epaimahaiak, Arabako fiskalburuak eskatuta, Fiskaltzak eta defentsak zigorraren inguruko akordioa lortzeko lanean jarraitzeko. Goizean, saioa hasi aurretik, Josu Izagirre Arabako fiskal nagusiak iragarri du "tamalez" ez dela akordiorik lortu Fiskaltzaren eta akusatu nagusien artean, nahiz eta zenbait akusatuekin akordioa erdietsi duen. Akordio horren arabera, zenbait akusatuk onartu egingo dute fiskaltzaren tesi nagusia, hots, legez kanpoko komisioak kobratzeko sare bat egon zela eta haiek sare horren kide izan zirela. Izagirrek ez ditu eman akordio horri buruzko xehetasun gehiago, ezta akordioa norekin lortu duen ere.

Hala ere, Alfredo de Miguel akusatu nagusia akordiotik kanpo dagoela jakin da ahozko saioa hasi denean. Hain justu, gaur hasi dira deklaratzen De Miguel auziko akusatuak, eta saioa hasi bezain laster Alfredo de Miguelen abokatuak jakinarazi du bere defendatuak ez duela akordiorik erdietsi fiskalarekin eta hemendik aurrera soilik defentsaren galderak erantzungo dituela.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna