Enpresak

Mekanizazio lantegi berri bat ireki du Ampok, Idiazabalen

Bezeroei zerbitzu gehiago eskaini ahal izango dizkie, eta %20 handituko du mekanizazioan ari den lantaldea

Inaugurazio ekitaldia.
Inaugurazio ekitaldia. Gotzon Aranburu / Foku

Iker Aranburu -

2018ko urriak 17

22 milioi euroko inbertsio baten ondoren, mekanizazio planta berria inauguratu du Ampok, Idiazabalen (Gipuzkoa). Balio erantsi handiagoko eta geometria konplexuagoko osagaiak eskaini ahal izango ditu horrela kooperatibak.

Lantegiak 12.500 metro koadro ditu, eta 4.0. mekanizazio zentro adimentsuenak instalatu ditu han Ampok, baita bezeroei zerbitzu gama zabalago bat eskaintzeko ekipo berriak ere. Besteak beste, soldadura estaldurak egiteko instalazioak eta entsegu ez suntsitzaileak egiteko guneak izango ditu.

Inaugurazio ekitaldian izan zen Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria.  Haren eta beste agintarien aurrean, Jon Gorrotxategi Ampoko presidenteak ziurtatu du kooperatibak «aldaketen aurrean moldatzeko ahalmena eta malgutasuna» erakutsi duela lantegi berriarekin. Enpleguaren aldeko apustua ere nabarmendu du: ekoizpen ahalmena handiztearekin batera, %20 ugaritu ditu mekanizazioan ari diren langileak, eta azpikontratazio beharrak ere handitu ditu.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna