Euskal presoak

Osabideak elkarteak preso eriei buruzko txosten bat igorri dio NBEri

"Salbuespenezko neurriak" kentzeko eskaera jaso dute txostenean. Sendagileen eta legelarien elkartearen asmoa da NBEko Goi Mandatariak ohar egitea Espainiako Estatuari.

Osabideak elkartearen agerraldi bat, uztailean.
Osabideak elkartearen agerraldi bat, uztailean. Luis Jauregialtzo / FOKU

Jon O. Urain -

2018ko urriak 18

Osasun eskubideen aldeko sendagileen eta legelarien elkartea da Osabideak, eta preso erien egoerari buruzko txosten bat igorri du Nazio Batuen Erakundeko Goi Mandataritzara. Zehazki, "torturaren eta bestelako tratu edo zigor krudel, anker edo apalesgarrien kasuetarako" mandatari berezi Nils Melzerri, "gizaki orok ahalik eta osasun fisiko eta mental handienaz gozatzeko duen eskubidearen" gaineko mandatari berezi Dainius Purasi eta "terrorismoaren aurkako borrokan giza eskubideen eta oinarrizko eskubideen sustapen eta babeserako" mandatari berezi Fionnuala Ni Aolain.

Txostena bidaltzearen helburua da NBEk Espainiako Estatuari ohar egitea, besteak beste, amaitu ditzan "modu orokortu eta iraunkorrean" ezartzen diren "salbuespenezko neurriak". Neurri horien artean aipatu dituzte urruntze politika, bakartzea eta "auzitegi medikuen eta espetxeetako medikuen independentzia profesional eza".

Izan ere, salatu duenez, "espetxe erakundeekiko mendekotasun hierarkiko eta administratiboa" dute espetxeetako medikuek. Halaber, uste dute Auzitegi Nazionaleko medikuen "kokapenak oztopatu" egiten duela horien "independentzia profesionala".

Bestalde, ohartarazi dute espetxe erakundeen 3/2017 Instrukzioak "askatasunez gabeturiko pertsonen osasunerako eta duintasun pertsonalerako eskubideen oinarrizko alderdietan" eragiten duela, "barneko zein nazioarteko legerian aurreikusitako estandar mediko eta humanitarioak errespetatzen ez dituzten irizpide eta adierazleak baliatuz". Instrukzio hori indargabetzeko eskatu dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna