Durangoko Azoka

Ahotseneak 70 kontzertu eta 42 solasaldi jasoko ditu

Abenduaren 5etik 9ra egingo da Durangoko 53. Azoka

Hara! taldea, iaz, Ahotsenean
Hara! taldea, iaz, Ahotsenean Juanan Ruiz / Foku

Berria -

2018ko urriak 18

Goizeko 11:00etatik hasita eta 20:00ak arte, solasaldien gunean eta zuzenekoen karpan 200 sortzaile baino gehiago elkartuko dira, 70 kontzertu eta 42 solasaldi eskaintzeko.

Solasaldien gunean (Landako barruan) idazle ugari batuko dira Azokako bost egunetan euren azken nobedadeen berri ematekoe: Alaine Agirre (Kamisoi zuri zetazkoa eta Oier), Harkaitz Cano (Fakirraren ahotsa, Mecanografiak), Katixa Agirre (Amek ez dute), Gotzon Barandiaran (Hitzen ahairea), Pako Aristi (Rosa itzuli da), Idurre Eskisabel (Goseak janak), Edorta Jimenez (Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua ), Iban Zaldua (Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak) Unai Iturriaga, Jasone Osoro, Jon Arretxe, Oier Guillan, Jakoba Errekondo, Ane Labaka, Joseba Tapia eta abar.

Komikigintzak eta bertsolaritzak ere euren tartea izango dute solasaldien gunean. Horrez gain, Euskal Herriko hainbat elkartek ere Ahotsenean aurkezpenak egingo dituzte:  EHAZE, Gasteizko Gaztetxea, Emagin elkartea, Eztena...

Zuzenekoen karpari dagokionez, 70 musikari eta musika talde igoko dira eszenatoki bietara: Gatibu, Txapelpunk, Hesian, Izaki Gardenak, Nogen, Iker Lauroba, Egurra eta kitto, Skasti, Larregi, Leihotikan, Hezurbeltzak, Era Batera, Xabi Bandini,  Azalera, Zizel, Polybius, Txost, Rolan Garces, Maddi, Antton Larrandaburu eta bitxiloreak, Josu Bergara, Inun, Eneritz Furyak, Aneguria, Gatom, Bad Sound....

Egitarau osoa kontsulta daiteke Ahotsenearen webgunean
 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna