atxiloketak

Zazpi dira Iruñeko txupinazoko istilu batzuen harira gaur atxilotu dituztenak

Aske geratu dira epailearen aurrean deklaratu ondoren. Desordena publikoak eragitea egotzi diete. Espainiako Poliziak eta Iruñeko Udaltzaingoak elkarlanean gidatu dute operazioa. Sortuk salatu du "erregimena" dagoela atxiloketen atzean.

Sanferminetako aurtengo txupinazoa.
Sanferminetako aurtengo txupinazoa. Foku.

Berria -

2018ko urriak 19

Zazpi dira gaur Iruñean atxilotu dituzten lagunak iazko sanferminetako txupinazoan istiluak egitea leporatuta. Ahotsa.info-k jakinarazi duenez, Arrotxapea auzokoak dira gazte horietako bi, Medillorrikoa beste bat, eta Alde Zaharreko bat ere badago atxilotuen artean. Mikel Iribarren ere atxilotuen artean dagoela zabaldu du agerkariak —Espainiako Poliziak 1991n lesio larriak eragin zizkion, eta Madril zigortu zuen Estrasburgok haren kasuagatik—. Espainiako Poliziaren Txintxilla kaleko komisaldegian eduki dituzte goizean zehar. Beren abokatuen aurrean deklaratu ostean, zortziak kalean dira dagoeneko.

Txupinazoaren aurretik izan ziren gertakariak, uztailaren 6an. Gazte talde bat plazan sartzen saiatu zen, ikurrinak, euskal presoen aldeko ikurrak eta Altsasuko gazteen askatasuna eskatzekoak gainean zituztela. Plazan zeuden batzuen eta gazte horien artean sortu zen iskanbila.

Sortu: "Zeini egiten die mesede?"

Atxiloketen atzean "erregimena" dagoela ohartarazi du Sortuk: "Zeini egiten die mesede? Erantzuna begi bistakoa da. Iruñeko eta Nafarroako aldaketa prozesuaren gurpilean makilak sartu nahi dituzten sektore horiei. Nafarroa foral eta espainolaren alderdiei. Bizikidetza zaildu nahi duen ultraeskuin zaharkituari". Interes horien aurka, Sortuk ziurtatu du "herritar sektoreen ondoan" jarraituko duela, "auzolanean, Nafarroa libre eta burujabe batekin amets egiten duten guztiekin".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna