Mendi lasterketak

Maite Maiora eta Javi Dominguez garaile Hiru Handietan

Ostiral gauean (00:00etan) irten ziren korrikalariak, eta gaur eguerdian amaitu dute ibilbidea lehenengoek. 1.700 partaide baino gehiago aritu dira aurten.

Azkorbebeitia, Maiora eta Mujika, helmugan.
Azkorbebeitia, Maiora eta Mujika, helmugan. @EHutratrail

Berria -

2018ko urriak 20

11 ordu eta 14 minutu behar izan ditu Dominguezek (Gasteiz, 1974) Gorbeiako, Anbotoko eta Aizkorriko tontorretara igotzeko. Haren atzetik sailkatu dira, gizonezkoetan, Julen Martinez eta Jokin Garai. Emakumeen artean, berriz, Maite Maiora (Mendaro, Gipuzkoa, 1980) izan da azkarrena: 12 ordu eta 48 minutuan iritsi da helmugara. Bigarren eta hirugarren postuan sartu dira, hurrenez hurren, Oihana Azkorbebeitia eta Mayi Mujika.

Euskal Herriko mendirik esanguratsuenetako batzuk zeharkatu ohi ditu 100 kilometroko ibilbideak: Gorbeia (11. kilometroa), Anboto (40. kilometroa) eta Aizkorri (91. kilometroa). Aurtengo berritasunik handiena izan da lasterketa Murgiatik hasi dela, Gopegitik irten beharrean.

21. ekitaldia izan da aurtengoa; bi urtez behin egiten dute ultra lasterketa.

BERRIAk lau faboritorekin hitz egin zuen asteartean ateratako erreporjean; tartean, gaurko bi garaileak. "Egindako lanarekin pozik gelditzea da nire helburu nagusia. Oraingoz, oso pozik nago lasterketa honetara iristeko egindako ibilbidean gozatu dudan guztiarekin", adierazi zuen Maiorak. "Sentsazioekin jokatu nahi dut", zioen Dominguezek: "Hasieratik denak emanda joan gabe".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna