'Brexit'-a

Bigarren erreferendumaren aldeko manifestazio jendetsua egin dute Londresen

Antolatzaileen arabera, 700.000 herritar izan dira Erresuma Batuko hiriburuko kaleetan. Balizko akordioari buruzko iritzia emateaz gain, Sadiq Khan Londresko alkateak eskatu du EBtik ateratzeko prozesua gelditzeko aukera ere izan dezatela.

Manifestariak Erresuma Batuko Parlamentuaren aurrean, gaur, Londresen.
Manifestariak Erresuma Batuko Parlamentuaren aurrean, gaur, Londresen. EFE

Ander Perez Zala -

2018ko urriak 20

People’s Vote (Herritarren Botoa) taldearen deiari erantzun diote milaka herritarrek, antolatzaileen aurreikuspenak nabarmen gaindituz. Ekaineko manifestazioan 100.000 pertsona izan ziren, eta taldeak helburutzat jarri zuen gutxienez kopuru horretara iristea gaurko deialdian; ordea, hilabeteotako aurrerapauso ezak, eta EB Europako Batasunarekiko askoren iritzi aldaketak uholde bilakatu du Erresuma Batuko Parlamenturako bidea.

Bien bitartean, Ingalaterra ipar-ekialdeko Harrogate hirian EBtik ateratzearen aldekoak elkartu dira, eskuin muturreko UKIP Erresuma Batuaren Independentziaren Alderdiko buruzagi ohi Nigel Faragek deituta. Arrakasta, ordea, ez da Londreskoaren bera izan, soilik 1.200 pertsona izan baitira han.

Erresuma Batua martxoaren 29an aterako da EBtik, eta orduan abiatuko dute 21 hilabeteko trantsitzio epea. Iragan asteazkeneko eta osteguneko Europar Kontseiluan, ordea, epe hori luzatzeko aukera jarri dute mahai gainean bi aldeek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna