Osasuna

Jaurlaritzak osasunean egindako inbertsioa nabarmendu du Urkulluk Eibarko ospitalearen irekieran

Kronikoentzako erietxea izango da, 72 oherekin, baina lehen arreta eta kanpoko kontsultak ere izango ditu. Datorren astelehenean jarriko dituzte martxan zerbitzuetako batzuk.

Maite Asensio Lozano.
2018ko urriaren 22a
07:31
Entzun

31 milioi euro inbertitu ditu Eusko Jaurlaritzak kronikoentzako Eibarko (Gipuzkoa) ospitalean: 27 milioi, obretan, eta lau, ekipamenduetan. Datuok nabarmenduz inauguratu du erietxea gaur Iñigo Urkullu lehendakariak; gogoratu du hiru urtetan Osakidetzak martxan jarritako bigarren ospitalea dela, 2016ko uztailean Urdulizkoa abiatu ondoren: "Eusko Jaurlaritzak azken bi urteetan 131 milioi euroren inbertsioa egin du osasun azpiegituretan eta puntako ekipamenduetan". Lehendakariaren hitzetan, "osasun zerbitzu publiko, unibertsal eta kalitate onekoan" aurrerapauso bat ekarriko du erietxe berriak.

Inaugurazio ekitaldi jendetsua egin dute Eibarren. Han izan dira, lehendakariaren alboan, Jon Darpon Osasun sailburua, Maria Jesus Mujika Osasun zuzendari nagusia eta Miguel de los Toyos Eibarko alkatea, besteak beste. Ospitaleak 21.000 metro koadro ditu, eta eskualdeko zein inguruko herrietako 75.000 herritarri emango die zerbitzua, datorren astelehenetik aurrera. 72 ohe izango ditu, baina ospitalizazioekin aurrerago hasiko dira.

Hilaren 29an, berriz, martxan jarriko dituzte lehen mailako arreta eta buru osasunerako zerbitzua (Torrekuako anbulatoriotik lekualdatua), EAG etengabeko arretagunea (Toribio Etxeberria osasun etxeko larrialdien parte bat), X izpiak eta erradiodiagnostikorako azterketa, errehabilitazio zerbitzua (ospitalizaziorik gabea) eta kanpo kontsultak (zortzi espezialitaterekin). 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.