Hipoteken auzia

Gorenak azaroaren 5ean hartuko du hipoteken zergari buruzko erabakia

Espainiako Auzitegi Goreneko hirugarren salako osoko bilkurak egingo du zirt edo zart hipoteken gaineko ekintza juridiko dokumentatuen zergari buruz.

Carlos Lesmes Espainiako Auzitegi Goreneko presidentea, artxiboko irudian. SANTI OTERO / EFE
Irune Lasa.
2018ko urriaren 22a
09:29
Entzun

Presazko bilera izan dute gaur Espainiako Auzitegi Gorenean, Carlos Lesmes erakundeko presidentea buru zutela, joan den aste bukaeran sortutako iskanbilari irtenbide bat emateko xedez. Bilera horren ostean jakinarazi dute datorren azaroaren 5ean egingo dutela hirugarren salan osoko bilkura, eta hor erabakiko dela osteguneko edo ostiraleko auzitegiaren erabakietatik zein izango den doktrina ezartzen duena.

Auzitegi Gorenak prentsa oharrean azaldu du bi erabakiak direla finkoak: ostegunekoa, hipoteken gaineko ekintza juridiko dokumentatuen zerga bezeroek ez bankuek ordaindu behar zutela zioen hirugarren salaren epaia. Eta baita ostiralekoa ere, administrazioarekiko auzien salako presidente Luis Maria Diez-Picazok epai hori "eragin ekonomikoengatik eta sozialengatik" berrikusi egingo zela esaten zuen agiria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak