bihar BERRIA-N

"Bake prozesua behetik gorakoa izan da; irakaspen horrek edozein prozesutarako balio du"

Brian Currin Harremanetarako Nazioarteko Taldea zenaren koordinatzaileari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.

Brian Currin, joan den asteazkenean, Aieteko jauregian.
Brian Currin, joan den asteazkenean, Aieteko jauregian. Idoia Zabaleta / FOKU

Jon O. Urain -

2018ko urriak 22

Harremanetarako Nazioarteko Taldeak amaitutzat eman zuen bere ibilbidea joan den asteazkenean, Aieteko jauregian. Taldea 2011z geroztik aritu da lanean euskal gatazkaren konponbide prozesuan, eta Brian Currin abokatua, HNTren koordinatzailea, 2004tik. Currini elkarrizketa egin dio BERRIAk, eta bihar argitaratuko du. Honakoak dira Currinek elkarrizketan esandako batzuk:

- "2006ko abenduko bonben ondoren [ETAk Barajasko aireportuaren aurka eginiko atentatua], argi ikusi nuen, sinpleki, presoen afera ezingo zela agendan hasieratik egon".

- "Egia da ezin nuela ziur egon ETAren konpromisoaz, baina bai Batasunarenaz. Neurri batean, kezka horregatik gidatu nuen Bruselako adierazpenerako prozesua".

- "Barajasko leherketa eta gero, uste nuen lagungarri izan zitekeela Batasuneko buruzagiak Hego Afrikako ANCkoekin batzartzea. Espainiako Gobernuaren erantzuna izan zen Hego Afrikako Gobernuari presio egitea, ez zitezten Batasunekoekin bildu".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna