Kirola

Erremonte txapelketa


Binakako Orona Txapelketa

Juanenea, Ansa II, Larrañaga eta Azpiroz sailkatu dira Binakakora

Ostegunean hasiko da Binakako Txapelketa Nagusia-Orona Torneoa eta gaur aurkeztuko da Orona Fundazioaren egoitzan

Matxin III izango da txapelketako aurrelarietako bat
Matxin III izango da txapelketako aurrelarietako bat Maialen Andres

Iñigo Goñi -

2018ko azaroak 6

2018ko Binakako Txapelketa gaur aurkeztuko da Orona Fundazioak Hernanin duen egoitzan eta bertan egongo dira jokatuko duten sei bikoteak ordezkatuta. Azken bi asteetan txapelketa jokatuko duten azken lau postuak egon dira jokoan eta azkenean, bertan lekua lortu dute Juaneneak, Ansa II.ak, Larrañagak eta Azpirozek.

Aurtengo berrikuntza nagusia multzo bakarra egongo dela da. Sei bikoteak bata bestearen aurka ariko dira eta lau hoberenak sailkatuko dira finalerdietara. Finala abenduaren 29an jokatuko da eta bikoteen osaketa gaur emango da ezagutzera aurkezpenean. Hori bai, hamabi erremontistak ondorengoak dira: Ansa II, Urriza, Matxin III, Juanenea, Uterga eta Ezkurra II aurrelariak, eta Larrañaga, Azpiroz, Etxeberria III, Barrenetxea IV, Endika eta Ion, atzelariak.

Aurten ez da Koteto Ezkurra handia egongo erretiroa hartu eta gero. Hori bai, ez dira faltako pasa den urteko txapeldunak; Uterga eta Etxeberria III doneztebearrak, ezta Ezkurra II eta Endika finalistak. Hori bai, oraindik jakiteko dago elkarrekin jokatuko duten edo ez.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna