Lan istripua

Behargin bat hil da Eguesibarren, lan istripuan

Ezbeharra NA-2310 errepidean gertatu da, 18:00ak inguruan. Hildakoa 50 urteko gizonezko bat da.

Egusibarreko irudi bat. IñIGO URIZ, FOKU
2018ko azaroaren 7a
20:14
Entzun

Langile bat hil da Eguesibarren (Nafarroa), Foruzaingoak jakinarazi duenez. Sarriguren auzoan gertatu da ezbeharra, NA-2310 errepideko 21. kilometroan. Nafarroako Gobernuak baieztatu du lan istripua izan dela. Hildakoa ikastetxe bat eraikitzeko obretan ari zen lanean. Lehen informazioen arabera, lanetarako erabiltzen ari ziren makinetako batek kolpatu du.

Ezbeharraren tokira joan diren zerbitzu medikuak behargina suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu. Hildakoa 50 urteko gizonezko bat da.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.