Komunikazioa

Elkarlana abiatu dute Ipar Euskal Herriko euskarazko lau hedabidek

Iparraldeko Hitza-k, Kanaldude-k, Euskal Irratiek eta Herria astekariak proiektu berri bat abiatu dute elkarrekin.

Iaparraldeko Hitza

Arantxa Elizegi Egilegor -

2018ko azaroak 8

Euskal hedabideen arteko elkarlana bultzatzea da helburua, eta asmo horrekin bide berri bat abiatu dute Ipar Euskal Herriko lau hedabidek: Iparraldeko Hitza-k, Euskal Irratiek, Kanaldudek eta Herria aldizkariak. Gaur argitaratu dute lehen lana: euskalgintzaren egoera.

Gaiaren inguruko erreportaje bana kaleratu dute hedabide bakoitzak, euskalgintzak sortutako lanpostuen egoera, eragileen diru laguntzak eta nekeziak, Gogaide enpresa berria eta euskaraz bizitzeko euskaldundu ziren bi kideren esperientziak haintzat hartuta.

Egun banatzen diren diru lagunek ez dituztela beharrak asetzen ohartarazten du Iparraldeko Hitza-k, baina zehazten du erakundeak gai izan direla aurrera egiteko, batez ere, bestelako diru iturriak eta baliabiadeak topatu izanari esker. Horrek ez du esan nahi, ordea, egoera erraza denik. Hor da, kasu, Seaskaren adibidea.

Lan munduan euskarari arnasa emateko sortutako Gogaide enpresari buruzko ikusentzunezkoa argitaratu du Kanaldudek. Helene Charritonek sortu zuen enpresa duela bost urte, ohartuta ikasleek ez zutela euskaraz bizitzeko aukerarik lan munduan.

Anais Miroux eta Christelle Laskarai elkarrizketatu dituzte Euskal Irratiek. Administrazio laguntzailea da lehena Euskararen Erakunde Publikoan eta Donazaharreko eskola publikoan irakasle, bigarrena. Biek ala biek euskara ikasi berri dute.

Herria astekariak, berriz, euskararen arloan azken urteetan sortutako lanpostuak aztertu ditu. Euskara beharrezko eskakizun gisa aurkezten duten enpresen artean daude, besteak beste, Seaska, eskola publikoak edota euskarazko hedabideak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna