'Mozal legea' baliatuta jarritako isunek 1,2 milioi euroko kopurua gainditu dute

Herritarren Kriminalizazioaren Aurkako Plataformak egin du salaketa, 2015az geroztik jarritako zigorrak kontuan hartuta.

'Mozal Legearen' aurkako proesta bat. /
'Mozal Legearen' aurkako proesta bat. / Juan Carlos Ruiz/Foku

Berria -

2018ko azaroak 8

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren datuen arabera, 2015eko uztailetik abendura bitartean 93.547 euro arteko isunak ezarri ziren; 2016an 325.394 euroraino handitu zen kopurua, eta iaz 470.923 euroraino. Aurten, berriz, urrira arteko tartea kontuan hartuta, 397.109 eurorainoko isunak jarri dira. Alegia, hiru urtean 1,2 milioi euroko kopurua gainditu dela mozal legea baliatuta jarritako isunekin.

Herritarren Kriminalizazioaren Aurkako Plataformak egin du salaketa, eta ohartarazi du Zigor Kodean egindako aldaketen helburua dela "protesta baketsua kriminalizatzea eta herritarrak izutzea". Plataformaren arabera, administrazioaren zigor ahalmena handitzen du legeak, baina "beharrezko kontrol neurririk" jarri gabe.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna