EUROPAKO BATASUNA

Weber izango da eskuinaren hautagaia Europako hauteskundeetan

CSUren buruzagiordeak EPP Europako Alderdi Popularraren gehiengoaren babesa jaso du, eta Europako Batzordeko presidentea izatea du helburu.

Manfred Weber erdian, gaur aukeratua izan ondoren
Manfred Weber erdian, gaur aukeratua izan ondoren Kimmo Brandt / EFE

Igor Susaeta -

2018ko azaroak 8

EPP atzotik ari da kongresua egiten Helsinkin, eta gaur goizean bozkatu dute  hara bildutako alderdiaren 758 delegatuek. Manfred Weber alemaniarrak botoen %80a bereganatu du, eta Alexander Stubb Finlandiako lehen ministro ohiari, beste hautagaiari, gailendu zaio, erraz.

Weber 46 urtekoa 2004tik da Europako Parlamentuko diputatua, eta popularren burua da ganbera horretan. Aurreikuspenak bete dira bozketan, Weberrek EPPko alderdi nagusien, Alemaniako CDU Batasun Kristau Demokratikoaren, Espainiako PPren, Italiako Forza Italiaren, Frantziako LR Errepublikanoak alderdiaren, eta Hungariako Fideszen babesa baitzuen, besteak beste.

Datorren maiatzaren 26an egingo dituzte Europako hauteskundeak, eta EPPk Weber aukeratu du uneotan oraindik Jean Claude Junckerrek betetzen duen posturako hautagaia izateko. Europako Alderdi Sozialistaren hautagaia, bestetik, Frans Timmermans herberehetarra izango da.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna