Atletismoa

Bob Beamon atleta ohiari harrera egin diote Donostian

 

Julen Etxeberria -

2018ko azaroak 8

Donostian dago Bob Beamon AEBetako atleta ohia, omenaldia egingo baitiote gaur arratsaldean hirian egiten ari diren FICA Atletismoko Nazioarteko Zinemaldian. Goizean, harrera egin diote Donostiako Udaletxean eta Gipuzkoako Aldundian.

Beamonek jauzi historikoa egin zuen 1968ko Mexikoko Olinpiar Jokoetan. Munduko marka lortu zuen luzerako jauzian: 8,90 metro. Metro erdi pasatxoan hobetu zuen aurreko marka, eta 23 urtez egon zen indarrean Beamonen errekorra. 1991n, Tokioko Munduko Txapelketan Mike Powell herrikideak hobetu zuen arte: 8,95 metro. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna