euskal presoak

Manu Azkarate eta Ugaitz Errazkin euskal presoak aske gelditu dira

Aurrena libre uzteko agindu du Gorenak, 1995eko Zigor Kodea aintzat hartuta. Bigarrena absolbitu egin du Auzitegi Nazionalak.

Manu Azkarate euskal presoa, espetxetik irten berri. /
Manu Azkarate euskal presoa, espetxetik irten berri. / @EtxeratElkartea

Berria -

2018ko azaroak 8

Ugaitz Errazkin eta Manu Azkarare euskal presoak libre geratu dira. Azkarateren kasuan, Espainiako Auzitegi Gorenak, 1995eko Zigor Kodea aintzat hartuta, onartu egin du hari gehienez 20 urteko kartzela zigorra jarri behar zitzaiola, ez 30ekoa, Auzitegi Nazionalak erabaki bezala, eta aske uzteko agindu du. 2016ko abenduan atzeman zuten azkenekotz, Marseillan (Frantzia), ETArekin lotuta, eta gero Espainiaratu egin zuten. Alcala Meco kartzelan egon da azkenaldian. Gaixotasun larri bat du. Tolosakoa (Gipuzkoa) da.

Errazkin (Hernani, Gipuzkoa) aste honetan Auzitegi Nazionalean epaitu egin dute, Lazkaoko (Gipuzkoa) PSE-EEren egoitzaren aurkako 2009ko atentatu bategatik. Absolbitu egin dute epaileek. 2012an atxilotu zuten, Albin (Okzitania), etakidea zela jota, eta Frantzian zigorra bete ondoren Espainiaratu egin zuten. Algecirasen zeukaten preso, baina epaiketa dela-eta Valdemoron egon da azken egunetan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna