Aburto, Otadui eta Rementeria izango dira EAJren Bizkairako hautagaiak

Bizkaiko ahaldun nagusi kargurako hautagai izango da Rementeria, Batzar Nagusietakoa Otadui eta Bilboko alkatetzarakoa Aburto.

Unai Rementeria, Ana Otadui eta Andoni Ortuzar, Bilbon, Egi egunean. /
Unai Rementeria, Ana Otadui eta Andoni Ortuzar, Bilbon, Egi egunean. / Aritz Liola/Foku

Berria -

2018ko azaroak 9

Datorren urteko maiatzaren 26an egingo dira foru eta udal hauteskundeak, eta ordurako hautagaiak zehazteko lanak amaitzen ari dira alderdiak. Bizkairako hautagaiak erabaki zituen atzo lurralde horretako EAJren batzarrak.

Adostasuna izan zen nagusi Sabin Etxean egindako biltzarrean, eta berretsi egin zituzten legealdi honetan karguan diharduten hiru buruzagi jeltzaleen hautagaitzak: ahaldun nagusi kargurako hautagai izango da Unai Rementeria, Batzar Nagusietarakoa Ana Otadui eta Bilboko alkatetzarakoa Juan Mari Aburto.

Bizkaiko lau barrutiei dagokienez, Durango-Arratiarako zerrendaburu izango da Otadui, Busturia-Uribekoa Rementeria, Bilbokoa Ibone Bengoetxea eta Enkarterrietakoa Imanol Pradales.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna