Denboran atzera, Maite Barnetxeren eskutik

Arantxa Elizegi Egilegor -

2018ko azaroak 9

Kazetari eta antropologo lana egin zuen Maite Barnetxek, FR3 kateak 1971tik 1986ra eskaini zuen Euskal Herria orai eta gero saioan. Orain, lehen aldiz, bideo horietako asko ikusteko aukera eskaintzen du EKE Euskal Kultur Erakundeak Uztaritzeko bere bulegoetan.

Bideo horietako bat da hemen jasotzen dena. Hor agertzen direnen artean daude Mattin, Imanol, Jeanine Elizetxe pilotua edota Daniel Landart idazlea. Hau, hala ere, adibide txiki bat besterik ez da. Hark egindako 300dik gora erreportaje daude ikusgai EKEren egoitzan.

Euskarazko lehen saioa izan zen Barnetxek 1971ko urriaren 4 hartan abiatu zuena. Bideoetan euskaraz hitz egiten dute elkarrizketatuek, eta frantsesez irakur daitezke azpidatziak. Gaiak, berriz, denetarik, hasi bertsolaritzarekin eta buka dantza edo laborantzarekin.

Kazetariaren alaba Xantal Barnetxek azaldu duenez, duela hamabi urte hasi ziren erakusketa antolatzeko lanean, eta, hainbat oztopo gaindituta, ikusgai da orain.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna